Photon Terapia lerro bera da, kirolarien premiei egokitua.

PHOTON TEKNOLOGIA KIROL OROTARAKO DA ONURAGARRIA: saskibaloia, eskubaloia, futbola, tenisa, igeriketa, gimnasia, atletismoa, txirrindularitza, arrauna, borroka arteak…
Kirolak giharretako nekea, ondoeza eta lesioak ekar ditzake. Photon produktuak modu iraunkorrean erabiltzeak, ordea, arazo horiei aurrea hartzen eta horietatik errazago osatzen laguntzen du.
Hainbat ikerketak erakutsi dutenez, Photon Terapiari esker, bizkorrago sendatzen dira giharretako, giltzaduretako eta zainetako lesioak. Era berean, kirol jardueraren ondoren giharretako azido laktikoa garbitzen ere laguntzen du.

PHOTON KIROLAK enpresan arreta handiz aztertzen dugu norberaren jarduera eta egoera fisikoa, kasu bakoitzerako Photon produktuen konbinaziorik egokiena gomendatzeko.