Photon Water Life ur ionizagailuak edateko ura iragazten eta alkalinizatzen du.
Energia elektrikoa baliatuta, elektrolisia egiten du platino patentatuz uztartutako titanium elektrodoen bidez, ur zelula batean. Zelula aurreratu horretan, energia elektrikoak ur arrunta ur alkalino bihurtzen du (PH altua), edo ur neutro eta ur azido (PH baxua), betiere inolako gai kimikorik erabili gabe. Ura era horretan ionizatuz, berregituratu egiten dira molekulak eta murriztu egiten da horien neurria; horrela, kaltzioa, magnesioa eta potasioa xurgatzen errazagoak dira.
ADI: EZ DA URA EDANGARRI BIHURTZEKO TRESNA BAT. EDATEKO URAREKIN BESTERIK EZ DA ERABILI BEHAR.

APLIKAZIOAK:

(TRESNA HAU ERABILTZEN HASI AURRETIK, IRAKURRI ARRETAZ JARRAIBIDEEN LIBURUXKA)
Ur alkalinoa:

Edateko, maila apalenetako ur alkalinoa gomendatzen da; alkalinotasun maila altuak infusioetarako eta jakiak prestatzeko ezin egokiagoak dira.
Ur azidoa:
Ez da edateko egokia, baina bai hortzak edo aurpegia garbitzeko, maila apalenetan.
Azidotasun maila altuko ura gauzak desinfektatzeko besterik ez da erabili behar.
Ur neutroa:
Ez da ionizatzen, baina bai iragazi, Photonekin (Ph 6,5).
Botikekin edo jakiekin hartzeko, biberoietarako eta abarretarako egokia.