Photonen I+G+B sailak hainbat urtez egindako ikerketen emaitza gisa eta Granadako Unibertsitateko Juan Carlos de la Cruz doktoreak eta Murtziako Unibertsitate Katolikoko Jose Antonio Villegas doktoreak osatutako aholkulari zientifikoen taldearen ahaleginei esker, suspertze metodo berritzaile eta berdingabe bat sortu da, GARBIKETA, ERLAXAZIOA eta GORPUTZ JARRERA ETA EMOZIOAK BERROREKATZEA uztartzen dituena. Metodo honek hainbat terapia ditu oinarri: Photon Terapia, Termoterapia, Sofrologia, Musikoterapia, etab.
A. GARBIKETA SAKONA
Inguruneko kutsaduraren, elikaduraren eta abarren erruz gure organismoan metatutako gai toxikoen garbiketa. Zelulak gaztetzen ditu, eta, horrela, immunologia sistema sendotzen du; horri esker, gaixotasunei eta lesioei aurrea hartzen laguntzen du.
B. ERLAXAZIOA
Organismoa erlaxatzen du; horrela, estresa arintzen eta loezinaren, antsietatearen, depresioaren eta abarren eraginez organismoak jasaten duen hondamenaren ondorioak murrizten ditu.
C. GORPUTZ JARRERAK ETA EMOZIOAK BERROREKATZEA
De nuestro cuerpo, desequilibrado por causas de los malos hábitos, trabajos repetitivos cuadros de strés, etc…..
Gorputza desorekatu egiten da, ohitura txarren, lan errepikakorren, estresaren eta abarren eraginez. Arindu egiten du bizkarrezurreko desgastea, bizkarrezurra osatzen duen hezur sistema eta sistema neuromuskular konplexu horrena, eta, hala, zain-estutuak eta min larriak saihesten ditu.
NOLA? Gure Photon Kirolak zentroan, profesionalek osatutako talde batek arreta emango dizu: zure egoera orokorra aztertuko dute, lehenik; eta, ondoren, teknologia erabat berrizale eta natural honetan oinarrituriko saio batzuk egingo dizkizute, ongizatea eta bizi kalitatea lehengoratzeko benetan onuragarriak.