Photon Platinoak igortzen duen energiak askatu egiten ditu organismoaren urean disolbatutako substantziak. Ur molekulak multzo txikiagotan sakabanatzen dira, eta, horri esker, elikagaiak zelula mintzetan zehar igarotzen dira. Bestalde, oxigenoari esker energia sortzen da organismoan, zelulen errekuntza metabolikoaren bidez.
Baina, behar adina oxigenorik ezean, hondakin metabolikoak sortzen dira, hala nola azido laktikoa. Photon Platinoak murriztu egiten du azido laktikoa, eta zelulen metabolismoari laguntzen dio horrela.
Hala, hezurretako gaitz, gaixotasun kardiobaskular, infekzio, giharretako ondoez, artikulazioetako arazo eta abarri aurrea hartzen laguntzen du. Era berean, oxidazio estresa eta zelulen zahartzea arintzen du.
PHOTON EFEKTUAk organismoan duen eraginari buruzko ikerketen artean, bereziki azpimarratzekoak dira Granadako Unibertsitateko Juan Carlos de La Cruz doktoreak eta Murtziako S. Antonio Unibertsitateko fisiologiako katedradun eta Infanta Cristina Goi Errendimenduko Zentroko zuzendari Antonio Villegas doktoreak egindakoak.