Buztina, zeramikaren oinarria, gizakiak erabili duen materialik zaharrenetako bat da.
Eguneroko bizitzan, ura garraiatzeko eta kontserbatzeko baliatu izan da, baita askotariko objektuak egiteko ere. Estetikaren arloan, berriz, aspalditik erabili izan da buztina azala zaintzeko.

Gaur egun, buztinaren ikuspegi teknologikoak garrantzi handia du materialen fisikaren esparruan eta goren mailako aplikazioetan, hala nola automobil industrian, elektronikan eta industria aeroespazialean (astronauten babes termikoan eta espazio ontzien isolamenduan). Hain  zuzen ere, inoiz ez bezalako berrikuntza gertatzen ari da teknologia horretan.
Terapeutikaren eta osasunaren arloan, egiaztatuta dago material naturalak erabiltzeak onura handiak ekar ditzakeela, hala nola, kirurgiarako lanabesetan, protesietan, odontologian, etab.


Photon Mundialen I+G+B sailak Photon Mikrozeramika (BIP) garatu du, nanoteknologiaren esparruan, goi mailako teknologiako produktuak ekoizteko.